XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LUIS MARI ALBERDI IZPIZUA

(1974ean Munduko Txapelduna afizionatuetan)

Luis Mari Alberdi da Zumaiako pilotaren adibiderik garbiena.

Itsasertzeko herri horretan jaio zen 1948ko abenduaren 24ean.

Bere pilotari bizitza bi arlotan banatzen da, alde batetik pilotari eta bestetik tekniko, beti ere afizionatuetatik hurbil.

Azkar nabarmendu zen amateurretan, batipat buruz buruko txapelketetan.

1970ean eskuratu zuen bere lehenengo titulu probintziala, eta 1974ean hiru gehiago izango ziren, berriro ere Gipuzkoakoa, Espainiakoa eta Mundukoa, hau Montevideon (Uruguayn) lortu zuen.

Hain zuzen ere denbora tarte honetan, 1970etik 1974a bitartean, aritu zen Zumaiarekin Herriarteko Txapelketan, nahiz eta zorte handirik gabe izan, lehenengo kanporaketatik ez bait ziren inoiz pasatu.

Talde orekatuagoak zituzten herriek itxi zioten behin eta berriro bidea Zumaiari: baina Luis Mari Alberdi gainditzea ez zen bere herria gainditzea bezain erraza.

Abisuak lortu zituen tituluekin iritsi ziren, Montevideoko urrearekin batera.

Finala Urrutia frantsesaren aurka jokatu nuen. 22-19 irabazi nion 100 minututako partidua jokatu ondoren.

Neure bizitzan jokatu dudan partidurik gogorren eta dramatikoena izan zen, estali gabeko frontoi batean eta zorua ere oso latza zen, 34 gradu egiten zituen.

Horiexek izan ziren nire etsairik okerrenak, gogoratzen du Luis Marik.

Bere jokuak pilota profesionaleko enpresariak erakarri zituen eta 1975eko otsailean egin zuen debuta profesionaletan Bergarako Munizipalean.

Alberdik, Etxabe XI.a lagun zuela, Beristain eta Leiba 22-15 gainditu zituen.

Afizionatuetan izan zituen arrakastak ez zituen lortu profesionaletan, nahiz eta Alberdi Segundako pilotaririk onenen artean ibili.

1978an txapela lortu zuen kategoria horretan Unsainen aurka, eta 1979an finalerdietara iristearekin konformatu behar izan zuen, edizio honetan azpitxapeldun izan zen Urkizak kanporatu bait zuen.

10 urte eman zituen Zumaiako pilotariak profesionaletan, 1985ean agur esan aurretik.

Tapia, Andueza,... bezalako beteranoekin jokatzen jarraitu zuen agur horren ondoren.

Halere, Luis Mari Alberdiren karrera askoz ere luzeagoa da, bere pilotari esperientziari direktibo eta tekniko bezala duen eskarmentu handia erantsi behar bait zaizkio.